HEL sinatu eta Lanbide Akordioa bultzatu

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuok Hego Euskal Herriko langileentzako gutxieneko soldata propio bat lortzeko prozesua martxan jarri dugu. Urtarrilaren 8an herri ekimen legegile bana erregistratu genuen Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, eta urtarrilaren 14an CONFEBASKi eta CENi lanbidearteko akordio bana adosteko eskaera luzatu genien.

Gutxieneko soldata aberastasuna banatzeko eta kohesio sozialerako mekanismoa da, pobreziaren mugaren azpitik dauden pertsona kopurua murrizten du eta legezko lan-baldintzak baino hobeak dituzten sektoreetan soldaten goranzko negoziazioa bultzatzen du. Horregatik behar dugu euskal langileen beharren araberako gutxieneko soldata ezartzea.

Zure sinadura behar dugu!

lgs

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuok Hego Euskal Herriko langileentzako gutxieneko soldata propio bat lortzeko prozesua martxan jarri dugu. Urtarrilaren 8an herri ekimen legegile bana erregistratu genuen Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, eta urtarrilaren 14an CONFEBASKi eta CENi lanbidearteko akordio bana adosteko eskaera luzatu genien.

Gutxieneko soldata aberastasuna banatzeko eta kohesio sozialerako mekanismoa da, pobreziaren mugaren azpitik dauden pertsona kopurua murrizten du eta legezko lan-baldintzak baino hobeak dituzten sektoreetan soldaten goranzko negoziazioa bultzatzen du. Horregatik behar dugu euskal langileen beharren araberako gutxieneko soldata ezartzea.

Eusko Jaurlaritzaren arabera 2022anurtean 19.848 euro behar ziren “nahikotasunez” bizi ahal izateko. Nafarroan etxebizitzaren prezioa % 26 hazi da, eta alokairuarena, % 46. Espainiako gutxieneko soldata 2025ean 16.576 eurokoa da (1.184 euro 14 ordainsaritan) eta, beraz, ez du balio langileak pobreziatik ateratzeko eta aberastasuna banatzeko.

Hego Euskal Herriko antzeko aberastasuna sortzen den herrialdeetan LGS askoz handiagoa zen 2024an (12 ordainsaritan): Alemanian 2.054 €, Frantzian 1.766,9, Britainia Handian 2.230,9, Belgikan 2.070,5, Luxenburgon 2.570,9, Herbereetan 2.134,1, Irlandan 2.134,1 edo Islandian 2.493,2.

Langile guztiei. Gutxieneko soldatak igotzen direnean lan prekarioenak pairatzen dituzten langileen soldata zuzenean igotzen da (bereziki emakumeena, pertsona migratuena, aniztasun funtzionala dutenena eta gazteena); Hego Euskal Herrian 300,000 langileri eragingo lieke igoerak. Baina gutxieneko soldata igotzen denean langile guztien soldata hobetzeko presioa sortzen da.

Badira hainbat estatu bere barnean gutxieneko soldata ezberdinak dituztenak, adibidez: Indonesia, Kanada, Estatu Batuak, Japonia, Errusia, Brasil edo Alemania.

Espainian gutxieneko soldatak oso baxua izaten jarraituko du; enpresak inoizko irabazi handienak pilatzen ari direnean eta bien bitartean oinarrizko ondasunen prezioa izugarri garestitzen ari denean (etxebizitza, gasolina, elikagaiak...). Bizitzaren garestitzeari aurre egiteko gutxieneko soldata hemen erabaki behar dugu.

Hego Euskal Herriko langileek sarritan erakutsi dute borondate berezitu bat, hauteskunde sindikaletan esaterako. Era berean, Hego Euskal Herriko langileak dira mobilizazio eta greba gehien antolatzen dituztenak. Bestetik, horri erantsi behar zaio Hego Euskal Herriko langileek pairatzen duten bizitzaren garestitzeahandiagoa dela. Zentzu horretan, gutxieneko soldataren aldeko borroka lan harremanetarako euskal esparrua eratzeko aurrerapausoa izango litzateke, gizartearen gehiengoaren bizi baldintzak hobetuko dituena aberastasunaren banaketa justuago baten bidez.

Indarrean dagoen legediaren arabera, sindikatuen eta Patronalaren arteko lanbidearteko akordio baten bidez gutxieneko soldata propioa ezar daiteke, negoziazio mahaian adosten den irismen eta kopuruarekin. Era berean, herri ekimen legegilearen bidez Langileen Estatutua alda daiteke, bertako instituzioek (Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak) Estatukoaren gainetik legokeen gutxieneko soldata ezartzeko eskumena izan dezaten.

Bi bide hauek osagarriak dira: Lanbidearteko akordioak indarra emango lioke eskumena eskuratzeko bideari, eta Patronalaren balizko blokeoaren aurrean, herri ekimen legegileak eskumena eskuratu eta era berean patronala interpelatzeko balioko luke. Batetik nahiz bestetik, hurrengo hilabeteetan ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuak lanean arituko gara euskal langileon borrokarako grina gutxieneko soldata altuago baten zerbitzura jar dezagun.

Albisteak

2025-04-29 18:30

Sinadurak biltzen hasi dira gutxieneko soldata propioa lortzeko

Euskal gehiengo sindikalak Hego Euskal Herriko Herri Ekimen Legegilearekin bat egiteko deia egin du.

2025-03-03 07:31

(Mintegia) Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata propioa aztergai

Manu Robles-Arangiz eta Ipar-Hegoa fundazioek Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata propioa aztergai duen mintegia antolatu dute, datorren maiatzaren 16an, EHUk Bilbon duen Bizkaia Aretoan.

2025-01-21 07:15

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxaldek gutxieneko soldata propio baten aldeko bidea ireki dute

Herri Ekimen Legegilea zein Lanbidearteko Akordio proposamena langile klasearen bizi baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta gizarte kohesioa eragiteko burujabetza ariketak dira. Munduko beste edozein herrialdetan bezala, Hego Euskal Herriko Lanbidearteko Gutxieneko Soldatak langile guztiei nahikoa den bizi maila bermatu nahi die