(Mintegia) Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata propioa aztergai

(Mintegia) Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata propioa aztergai

2025-03-03 07:31

Hiru bloketan antolatuko dugu mintegia. Lehen atalean, testuinguruari erreparatuz, nazioarteko analisi konparagarria, Euskal Herrian egin daitekeen bide juridiko- politikoaren azterketa, eta burujabetzan aurrera egiteko tresna gisa duen gaitasuna jorratuko dira. Bigarren bloke batean, hainbat begiradetatik aztertuko dugu LGSren onurak: sexu-genero arrakala, langile migratu eta arrazializatuak, gazteak, ikuspegi ekologikoa, lehen sektoreko langileak. Hirugarren eta azken tartean, ELA eta LAB sindikatuek, LGSren inguruan dituzten proposamenak azalduko dituzte. Besteak beste, bere partehartzea baieztatu digute Jule Goikoetxea, Endika Alabort, Jone Etxebarria, Isidro Esnaola, Jaime Nieto, Jon Ormaetxea eta Bilgune Feministako eta Etxaldeko kideek.

Aditu hauek aurkeztuko dituzten irakurketez gain, Jardunaldia zabalik dago euren ekarpena egin nahi duenarentzat. Ekarpena biltzen duten komunikazioak aurkezteko epea zabalik dugu. Honen bidez, Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata propioarekin lotutako proposamenak, hausnarketak edota ikerketak bildu eta bultzatu nahi ditugu. Diziplina anitzeko hurbilketa batetik (Ekonomia, Lan Harremanak, Soziologia, Zientzia Politikoak....) Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata propioarekin lotutako komunikazioak bidaltzera animatzen ditugu ikertzaileak edota erakunde ezberdinetako kide diren ekintzaileak.