Albisteak

2026-02-25 12:39

Nafarroako 200 bat enpresa-batzorde eta langileen ordezkaritza-organok bat egin dute M17ko greba orokorrarekin

Berrogeita hamar bat ordezkari sindikal Iruñean agertu dira 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa aldarrikapen masiboa dela azpimarratzeko.

2026-02-25 12:37

1.700 enpresa batzorde eta langileen ordezkaritza organok bat egin dute M17ko greba orokorrarekin

Ehun bat ordezkari sindikalek Bilbon egin dute agerraldia 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa aldarrikapen masiboa dela azpimarratzeko.

2026-02-23 12:41

ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxaldek Nafarroak gutxieneko soldata propioa izateko benetako aukera defendatu eta posible egiteko deia egin dute

EH Bilduk eta Geroa Baik Nafarroak bere Lanbide arteko Gutxieneko Soldata finkatzeko eskumenak izateko Lege Proposamena Parlamentuan erregistratu zuten. Ekimen horren aurrean, Nafarroako Gobernuak inongo zorroztasunik gabeko txosten bat egin du, nafar langileen beharrak eta errealitateak aintzat hartzen ez dituena, lege proposamenaren tramitazioarekin ados ez dagoela adieraziz. Hala ere, ekimena sustatu duten sindikatuek oztopoen aurrean benetako aukera dagoela nabarmendu dute, eta hori defendatzera eta posible egitera deitu dute, martxoaren 17ko Greba Orokorraren deialdiarekin bat eginez, Parlamentuak legea onar dezan lortzeko.

2026-02-18 12:45

Hamaika eragile eta mugimendu sozialek bat egin dute M17arekin

1.500 euroko gutxieneko soldata propioaren aldarrikapenarekin bat egin dute eta bestelako aldarrikapen sozialei tokia eman diete.

2026-02-17 12:48

Sindikatuek gutxieneko zerbitzuen gehiegikeria salatu eta proposamena aurkeztu dute greba orokorraren harira

ELA, LAB, STEILAS, Etxalde eta HIRU sindikatuek proposamen bateratua helarazi diote EAEko Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari, berrikusi ditzan 2026ko martxoaren 17rako Hego Euskal Herrian deitutako greba orokorraren harira gutxieneko zerbitzuen inguruko irizpideak.

2026-02-12 16:54

Estaturik gabeko nazioetako sindikatuek Kongresuan eskatu dute Espainiako LGS hobetzeko aukera izatea

 ELAk, CIGek, LABek, Intersindical Valencianak, Intersindical Catalanak, IACek eta STEIk bilerak izan dituzte PSOE, Sumar, Podemos, Junts per Catalunya, ERC, PNV, EH-Bildu, Compromís eta BNG alderdiekin LGS autonomia-erkidego bakoitzean erabaki dadin eta Langileen Estatutuan ez dadin aldaketarik egin hori jasotzen ez bada. Estaturik gabeko nazioetako sindikatuek galdegiten dute Espainiako LGSa hobetu eta lurralde bakoitzekoa izateko aukera, langileriaren pobretzeari aurre egiteko tresna gisa.
              

2026-02-11 12:37

Parlamentuan aurkeztutako lege proposamenak Nafarroak bere SMI propioa izateko aukera hurbiltzen du

EH Bilduk eta Geroa Baik joan den astean lege proposamena erregistratu zuten Nafarroak bere Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) ezartzeko eskumena izan dezan azken helburuarekin. ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek uste dute martxoaren 17rako deitutako Greba Orokorra dela Parlamentuak lege hori onar dezan lortzeko tresnarik egokiena.

2026-02-10 12:33

Sindikatuak alderdi guztiekin bilduko dira LGSari buruz mintzatzeko, baina Yolanda Diazek ez ditu hartuko

PSOEk, Sumarrek, Podemosek, Junts per Catalunyak, ERCk, EAJk, EH-Bilduk, Compromísek eta BNGk sindikatuei harrera egingo diete otsailaren 12an Madrilen; aitzitik, Lan ministroak agenda arazoen aitzakia jarri eta ez du ordezko hitzordurik eman. Yolanda Diazek muzin egiten dio CCOO eta UGTz gainerako sindikalismo alternatiboari, ez du onartzen Estatuko plurinazionalitate sindikala eta indarrean eusten die lan prekarioa hedatzen duten arauei, oraingoan lanaldi partzialaren eta aldizkako finkoen bidez

2026-01-20 09:06

ELAk eta LABek auzitegietan eskatu dute Confebaskek negoziatzea, legeak agintzen duen bezala

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak aztertu egin behar izan du bi sindikatuek patronalaren aurka aurkeztutako demanda; izan ere, patronalak uko egin zion Lanbide arteko Gutxieneko Soldata negoziatzeko epaiketaren aurreko kontziliazio saioan parte hartzeari, Legeak negoziatzera behartzen badu ere. Confebasken itxieraren aurrean eta Eusko Legebiltzarrak Herri Ekimen Legegileari betoa jarri ostean, M17ko greba orokorra inoiz baino beharrezkoagoa dela uste dute sindikatuek. 

2026-01-19 09:04

Martxoaren 17ko greba deialdia erregistratu dute sindikatuek

Sindikatuek salatu dute azaken urteotan soldatek ez dutela bizi-kostuaren igoerari erantzuteko adinako hazkunderik izan, eta horrek langileen bizi-baldintzak kaskartu dituela.